2010/11/25

ZENBAIT DATU ESTATISTIKO

Hona hemen irailaren 8 eta azaroaren 25 bitarteteko zenbait datu estatistiko (grafikoen gainean klik eginez haundiago ikusiko duzue). Grafikoetan, gehien mailegatutako tituluak, maileguak kurtsoen arabera eta irakurle ohikoenak ageri dira.
Ikusiko duzuenez, gehien mailegatutako tituluen artean, animalien liburu bat dago, bertze tituluengandik abantaila frankorekin gainera. Bigarren grafikoan, bigarren maila agertzen da mailegu gehien egin duen talde bezala, baina kontutan hartu behar da, ordenagailuak mailegu kopurua zenbatzen duela, eta bigarren maila, talde haundia izanik, atal honetan abantailarekin jokatzen duela, bertze talde txikiagoekin konparatuz. Azkenik, irakurle ohikoen grafikoa agertzen zaigu, eta bertan ikusiko dituzue liburutegitik dokumentu gehien maileguan hartu dituzten ikasleen izenak

No hay comentarios:

Publicar un comentario