Gaur egun, liburutegia dokumentu desberdinak maileguan hartzeko tokia baino askoz ere gehiago da. Gero eta gehiago entzuten ari gara "CREAL" kontzeptua (gazteleraz: Centro de Recursos para la Enseñanza y el Aprendizaje y para la Lectura) liburutegiekin lotuta. Hau da, gaur egun, liburutegia irakaskuntza eta ikaskuntzarako baliabide gune bezala ikusteko beharra dago. Hori dela eta, gure liburutegian, horrelako baliabide gune bat sortzea oso garrantzisua zela ikusten geneuen; tokia bagenuen (liburutegi ondoko gela txikia) baina toki hori ordenagailuz hornitzea falta zitzaigun, ordenagailu horietatik Internet erabili ahal izateko, eta horretarako dirurik ez genuen.
Baina arazoa konpondu dugu. Gurasoak enteratu zirenean, beraiek hiru ordenagailu erosi ahal izateko dirua bazutela erran ziguten. Eta erran eta egin, jadanik ordenagailuak iritsi zaizkigu eta instalatu ditugu. Beraz, eskerrik asko gurasoei!!!
Dena dela, oraindik ordenagailu hauen erabilera arautzea, eta zenbait arazotxo tekniko konpontzea falta zaigu. Baina, laster egonen da guztien eskura gune berri hau.
ON EGIN!!!
No hay comentarios:
Publicar un comentario