Aurten ere Liburutegiko Lan Taldea lanean hasita dago. Bertze modu batera antolatzea pentsatu dugu aurtengoan: astero ordu batez bildu beharrean, hamabortzero bilduko gara bi orduz; gainera, taldearen barnean, bertze hiru azpitalde egonen dira:
- Dinamizazioaz arduratuko dean azpitaldea: talde honetan, Arantxa, Urtzi eta Inaxio ariko dira.
- Irakurketa planaz arduratuko den azpitaldea: bertan, Ixabel, Ainhoa, Jaione eta Patxi ariko dira.
- IKT (Informazio eta Komunikazio Teknologiak): Roman eta Leire
Inaxio izanen da aurten liburutegiko arduraduna eta azpitalde hauen koordinazioa eramango duena.
Horretaz gain, taldeak Fernandoren laguntzarekin kontatuko du. Fernando aurten liberatuta dabil, guzti honen inguruan lan bat egiten, baina maiz etortzen da, eta ez bada etortzen ere, beti berarekin kontaktuan egoten gara.
No hay comentarios:
Publicar un comentario