Hona hemen liburutegirako eskuratu ditugun azken berriak:
2010/11/30
2010/11/25
BALIABIDE GUNEA
Gaur egun, liburutegia dokumentu desberdinak maileguan hartzeko tokia baino askoz ere gehiago da. Gero eta gehiago entzuten ari gara "CREAL" kontzeptua (gazteleraz: Centro de Recursos para la Enseñanza y el Aprendizaje y para la Lectura) liburutegiekin lotuta. Hau da, gaur egun, liburutegia irakaskuntza eta ikaskuntzarako baliabide gune bezala ikusteko beharra dago. Hori dela eta, gure liburutegian, horrelako baliabide gune bat sortzea oso garrantzisua zela ikusten geneuen; tokia bagenuen (liburutegi ondoko gela txikia) baina toki hori ordenagailuz hornitzea falta zitzaigun, ordenagailu horietatik Internet erabili ahal izateko, eta horretarako dirurik ez genuen.
Baina arazoa konpondu dugu. Gurasoak enteratu zirenean, beraiek hiru ordenagailu erosi ahal izateko dirua bazutela erran ziguten. Eta erran eta egin, jadanik ordenagailuak iritsi zaizkigu eta instalatu ditugu. Beraz, eskerrik asko gurasoei!!!
Dena dela, oraindik ordenagailu hauen erabilera arautzea, eta zenbait arazotxo tekniko konpontzea falta zaigu. Baina, laster egonen da guztien eskura gune berri hau.
ON EGIN!!!

LIBURUTEGIKO LAN TALDEA
Aurten ere Liburutegiko Lan Taldea lanean hasita dago. Bertze modu batera antolatzea pentsatu dugu aurtengoan: astero ordu batez bildu beharrean, hamabortzero bilduko gara bi orduz; gainera, taldearen barnean, bertze hiru azpitalde egonen dira:
- Dinamizazioaz arduratuko dean azpitaldea: talde honetan, Arantxa, Urtzi eta Inaxio ariko dira.
- Irakurketa planaz arduratuko den azpitaldea: bertan, Ixabel, Ainhoa, Jaione eta Patxi ariko dira.
- IKT (Informazio eta Komunikazio Teknologiak): Roman eta Leire
Inaxio izanen da aurten liburutegiko arduraduna eta azpitalde hauen koordinazioa eramango duena.
Horretaz gain, taldeak Fernandoren laguntzarekin kontatuko du. Fernando aurten liberatuta dabil, guzti honen inguruan lan bat egiten, baina maiz etortzen da, eta ez bada etortzen ere, beti berarekin kontaktuan egoten gara.

NAFARROAKO KUTXAN AURKEZTUTAKO PROIEKTUA
"Ricardo Baroja HLHIko liburutegia berritzeko eta baliabide informatikoz hornitzeko" izenburupean, pasa den ikasturtean proiektu bat aurkeztu genuen. Azpian ageri den helbidean klik egiten baduzue, proiektuaren deskribapena ikusi ahal izango duzue. Mezu honen bidez, CANeko bezeroak bazarete, proiektu honen alde egitea eskatzen dizuegu, eta horretarako, CANeko zuen bulegora hurbildu eta 20906 zenbakia duen proiektuari zuen botoa ematea. ESKERRIK ASKO!!!
Proiektua
GOXO ETA LASAI IRAKURTZEKO TXOKOA
Ikasturte hasieratik, liburutegian gune berri bat daukagu: GOXO ETA LASAI IRAKURTZEKO TXOKOA. Irailan egurrezko zola bota genuen bertan eseri ahal izateko, eta orain dela egun batzuk, kojinak era jarri ditugu, oraindik ere toki goxoagoa izateko. Hemendik aurrera, bertan ipuinak entzun, irakurri, kontatu... egin ahal izanen da. Probextu beraz, eta ongi pasa.
ZENBAIT DATU ESTATISTIKO
Hona hemen irailaren 8 eta azaroaren 25 bitarteteko zenbait datu estatistiko (grafikoen gainean klik eginez haundiago ikusiko duzue). Grafikoetan, gehien mailegatutako tituluak, maileguak kurtsoen arabera eta irakurle ohikoenak ageri dira.
Ikusiko duzuenez, gehien mailegatutako tituluen artean, animalien liburu bat dago, bertze tituluengandik abantaila frankorekin gainera. Bigarren grafikoan, bigarren maila agertzen da mailegu gehien egin duen talde bezala, baina kontutan hartu behar da, ordenagailuak mailegu kopurua zenbatzen duela, eta bigarren maila, talde haundia izanik, atal honetan abantailarekin jokatzen duela, bertze talde txikiagoekin konparatuz. Azkenik, irakurle ohikoen grafikoa agertzen zaigu, eta bertan ikusiko dituzue liburutegitik dokumentu gehien maileguan hartu dituzten ikasleen izenak

2010/11/23
ONGI ETORRI!!!
Kaixo!
Ongi etorri Ricardo Baroja eskolaren liburutegi/baliabide guneko blogera. Blog honetan, liburutegi/baliabide gunearekin zerikusia duen guztiaren berri ematea da gure helburua, eta zuen iritziarekin kontatzea ere gustatuko litzaiguke. Beraz, lehendabiziko mezu honekin, ongi etorria emateaz gain, mundu guztiari parte hartzera ere gonbidatzen dizuegu, idazten dugun guztiaren inguruan zuen iritzia emanez.
Horrela bada, izanen dugu elkarren berri.
Ongi segi.
AIO!!!!
Suscribirse a:
Entradas (Atom)